Uztaritzeko Inauteriak

Uztaritzeko Inauteriak

Hartzaro festibalaren azken eta egunetarik garrantzitsuena, neguaren bukaera eta udaberriaren iratzartzea ospatzen da.

Animaleak, Sorginak, Mamutzak, Maiak, Nigartiak, Guardiak, Auzapeza, Apeza, Jaun-Andereak, Hartza eta Zirtzilak, Zanpantzarren auzia, Uztaritzeko txaranga eta gaiteroak etabar, 250 dantzari, antzerkilari eta soinulari baino gehiago. Eta jende trumilka mozoratua karriketan.

  • Hiribehereko pilota plazan

17:00 : Kolpez Blai, Zo-zongo taldeak emanik (Oiartzun – Gipuzkoa).

18:15 : Ihauteriak, Zirtzilak, Animalien dantzak, Hartza, dantzari,musikari eta pertsonai ugari. Ibiladia Uztaritzeko karrika nagusitik Purguko plazaraino. Elizaren aitzinean Maiak.

  • Purguko pilota plazan

19:00 : Zanpantzarren auzia, Dantzak, Toberak,Musika. Sua Dantza : Dantzak Joxe Cazaubon, soinuak Rémy Gachis, Gaita Luze taldearekin.

20:00 : Erromeria Kiki Bordatxo, Zo-zongo perkushow eta Uztaritzeko Txarangarekin. Jan-edariak. Gauerditan Bilguneko batzokian gau pasa, Izartxok antolaturik.

Xehetasunak

2013ko Hartzaro festibalaren karietara

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.