Xiberoako pastorala eta maskaradak: lekukotasunak

Xiberoako pastorala eta maskaradak: lekukotasunak
CC-BY-SA eke.eus - Jakes Larre

2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da.

EKE-k Eleketa funtsaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. Horretarako "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia dorre interaktiboak sortu ditu, lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.

2023an Maulen lehen aldiz aurkeztua izan zen Xiberoako pastoralari eta maskaradei buruzko dorrea ikusten ahalko da berriz, Sohütan aldi honetan, Hoki auzoko Elixaltenea ("Panoramic") ostatuan. Hainbat xiberotarrek gai hortaz kondatu bizipenak eta oroimenak entzuteko parada ukanen dute haraino hurbilduko diren bisitariek.

Aipatu gaien artean:

  • Zerk egiten du pastorala?
  • Pastorala idatzi eta eman
  • Pastorala muntatü,
  • Maskarada, ihauteetako errituala
  • Maskarada, erritual estetikoa…

Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak direla. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahal dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Bestalde, horien denen osagarri, zonbait bideo-artxibo erakutsiak dira ere.

Xehetasunak

  • Estreinaldia ekainaren 12an iraganen da, 18:30an, Euskal kultur erakundeko Argitxu Camus-Etchecopar Etnopolo saileko buruak eta Jakes Larre komunikazio poloko koordinatzaileak gidaturik.
  • Sohütarrak elkarteak antolatu ekimena, Euskal kultur erakundearekin elkarlanean, Lurdes Iriondo pastoralaren egitasmoaren baitan.

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.