Zure platerean hasten da mundua

Zure platerean hasten da mundua

IDOKI labelaren 30 urteentzat, gaualdi berezia

  • 19:30:  Idokiko ekoizleek prestatu jastaketa saioa
  • 20:30: Zure platerean hasten da mundua filma

Film honek elikadura kontsumo eredu iraunkorrak argitara ekartzen ditu : Euskal Herriko ekoizleek kalitatezko produktuak ingurumenarekin orekan ekoiztea posible dela erakusten digute, erosteko zirkuito laburrak hobesten dituzten biztanleen laguntzarekin. Bere 30 urteentzat, IDOKI Landarlanekin batzen da dokumentala Iparraldean aurkezteko. Proiekzioaren ondotik, egileekin eta IDOKI sormarkako ekoizleekin eztabaidatzeko parada izanen da.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.