Irisarri Argentinako emigrazioaren arrastoen bidetik
Kontseilu Orokorrak eta Euskal kultur erakundeak "Euskaldunen Argentina" erakusketa aurkezten dute Irisarriko ondarearen heziketa zentroan, urtarrilaren 28tik ekainaren 4a arte.

Erakusketa, Kontseilu Orokorreko Ondarearen heziketa zentroaren, Euskal kultur erakundearen eta ipar Euskal Herriko nahiz Argentinako euskaldunen arteko harremanen azkartzea xede duen Euskal Argentina elkartearen arteko lanaren ondorioa da.

Erakusketa Irisarriko (Baxe-Nafarroa) Ondarearen heziketa zentroan dago. Alabaina, Baxe-Nafarroako jende anitz joan da Argentinara.

Argitasun eta lekukotasun anitz ematen ditu XIX. eta XX. mendeetako euskaldunen emigrazioari buruz eta bereziki ipar Euskal Herriko jendeen Argentinara joateaz.

Horietarik frango joan dira Munduko eskualde ezberdinetara. Argentinarako emigrazioa gehienbat XIX. mendean gertatu da eta askoren interesa pizten du oraino ere. Ikerketa batzu eginak izan dira abiatze horien arrazoinen, Atlantikoaren bestaldeko biziaren, eta guttitan gauzatu itzultze ametsen ulertzeko.

Bestalde, mintzaldi batzu antolatuak dira erakusketaren inguruan. Azkena maiatzaren 20an iraganen da 20:30etan Irisarriko Ondarearen heziketa zentroan. Gaia : "Ameriketarako bidaia korespondentziaren bidez". Mintzalaria : Ariane Bruneton-Governatori, etnologoa, Paueko unibertsitateko erakaslea. Bat-bateko itzulpena izanen da euskaraz eta frantsesez.

Xehetasun gehiagorentzat, Irisarriko Ondarearen heziketa zentroa : 05 59 37 97 20

Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)