Biharko euskal kultura eztabaidagai gogoetan.com-en

2006/03/27

Euskal kultur erakundeak www.gogoetan.com blog plataforma estreinatzen du. Jendeen parte hartzea sustatzeko modu bat, euskal kulturaren garapenaz elkarrekin gogoetatzeko.

Biharko euskal kultura eztabaidagai gogoetan.com-en

Proposamenak 2020 urteari begira

Euskal Herriko Garapen Kontseiluak eta Hautetsien kontseiluak galdeturik, Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren garapenaren aldeko ekintza konkretuetan gauzatuak izanen diren proposamenak egin behar ditu 2006ko maiatzeko, 2020 urteari buruz.

Alabaina, Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak Euskal Herria 2020 deitu lurralde proiektu berria abiatu dute.

Bi mila eta sei urte bukaeran amaitzen den Hitzarmen Bereziaren ondotik datorren lurralde egitasmo honek, 2020 urteari begira izanen diren garapenak aurreikusi beharko ditu. Halaber, ekintza egitaraua konkretu bat finkatuko du, 2007tik goiti, Europar Batasunarekin, Estatuarekin, Eskualdearekin eta Departamenduarekin egiten ahalko diren hitzarmenetan gauzatzen ahalko dena.

Proiektu hori hiru anbizio estrategikoren inguruan egituratzen da : kostaldearen eta barnekaldearen arteko lurralde elkarrekikotasuna, mugazgaineko kooperazioaren garapena eta Euskal Herriaren garapen iraunkorra.

Trukatu eta eztabaidatu ekintza konkretuen proposatzeko

Euskal kultur erakundeak euskal kulturari dagokion alorraren ardura du. Eta gogoeta hori publikoari irekitzea erabaki du denen parte hartzea sustatu nahiz www.gogoetan.com blog plataformaren bitartez.

Horretarako bi blog sortuak izan dira bata euskaraz, Euskal kultura 2020 , bestea frantsesez Culture basque 2020

Komunikazio tresna berri honi esker, nahi duenak bere iritzia ematen ahalko du hiru gai nagusi hauen inguruan egituratu galderei erantzunez : ondarea, sorkuntza eta publiko berriak. Horrela, proposatu 15 galderetaz abiatuz (orokorrak nahiz zehatzak), internautek ideiak trukatzen eta eztabaidatzen ahalko dituzte gaurko eta biharko euskal kulturari buruz.

Gogoeta horiek ekintza konkretuetan deklinatuko diren proposamen estrategikoetan gauzatuko dira.

Beraz, ez lotsa, parte hartu !

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)