2007ko Gazteluma lehiaketa idekia da
Gazteluma lehiaketarako lanak bidaltzeko epea zabalik dago. Etorkizuneko idazleek 30 urte baino gutxiagokoak izan behar dute, eta beren proposamenak 2008ko otsailaren 15a antzin igorri behar dituzte.

Bi milagarren urtean, Mattin Megadendak, Elkar fundazioak eta Euskal kultur erakundeak "Gazteluma" burtsa sortu zuten, literatura sorkuntzaren sustatzeko eta 30 urte baino guttiagoko gazteek euskaraz idatz dezaten.
Saristatuak diren idazleen obrak izen bereko bilduman argitaratuak dira.
Lehen sariaren irabazlea Eneko Bidegain izan zen "Anbroxio"-rekin. Bigarrena, 2002an, Ramuntxo Etxeberrik eraman zuen "Skyroom" liburuarekin. 2004koa aldiz, berriz ere Eneko Bidegainek irabazi zuen, oraingoan "Mahatsaren Begiak" obrarekin. Iaz aldiz, Nora Alberbide emazte gazteak eraman zuen Gazteluma saria, "Goizeko Zazpiak" eleberriarekin.
Parte hartu nahi dutenek, landu nahi duten idazlanaren aipamen laburra eta erakusgai bat bidali behar dute 2008ko otsailaren 15eko, ondoko helbiderat :
Elkar Megadenda
IV.Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa
San Andres Plaza
64100 BAIONA
Xehetasun gehiago
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)