Baskarad festibala Dijon-en

2008/03/17

Martxoaren 25etik 30era, Dijon-eko Cyclopédies elkarteak Euskal Herria gomitatzen du "ziapean piperra" emateko. Baskarad festibalaren xedea kultura hori betiko topikoetatik ateratzea da. Euskal kultur erakundea proiektuaren partaide da.

Baskarad festibala Dijon-en

Cyclopédies elkartearen nahia, nortasun azkarreko kulturak argitan ezartzea da. Palestinaren eta tzigano herriaren ondotik, oraingoan, euskal nortasun biziari hitza eman nahi dio Baskarad festibalaren bidez.

Dijon herri aproposa da gainera, bere historio berezia eta kultura dinamismoa direla eta.

Euskal kultur erakundearen partaidetzarei esker, biziki egitarau aberatsa osatua izan da.

Bi argazkilariren lanaz osatu "Begi bi" erakusketa aurkeztua izanen da bertan, besteak beste. Erakusketa hori Hendaiako azoka zaharrean ikusten ahalko da 2008ko ekainaren 13tik 19ra.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)