Amets Arzallus Ipar Euskal Herriko Bertsu Xapelketaren txapelduna !

2008/11/16

Iparraldeko lehen Bertsu Txapelketa Donibane Lohizuneko Jai Alaian iragan da. Zortzi finalistak 1500 bat bertsuzaleen aitzinean lehiatuko dira lehen Txapela honen irabazteko.

Amets Arzallus Ipar Euskal Herriko Bertsu Xapelketaren txapelduna !

Zortzi bertsulariek lortu zuten finala horretan parte hartzeko aukera. Oro har, bertsu saio ederra izan da, lau orenez goiti iraun duena, bereziki kartzelako gaia nahiko luzea izan delarik.

Ernest Alkat, duela guti zendua izan den bertsularia ere denen gogoan zegoen eta Mixel Aire Urepeldarrak bertsu hunkigarria eskaini dio saio hastapenean.

Horrelako ekitaldiek gogo-bihotzak indarberritzen dituzte, eta iparraldean, bertsularitza dudarik gabe gora doa, zabaltzen ari da orain hiru probintzietara, eta erran gabe doa, gure hizkuntzaren egoera txarra izan arren, euskarari altxor ezinago hobea eskaintzen dio.

Amets Arzallus Hendaiarrak ukan du txapela, bainan beste bertsulariek ere lortu dute maila ona, artetan huts batzuengatik, punduak galdu badituzte ere.

Sailkapena :

  1. Amets Arzallus : 568 pundu
  2. Suystrai colina : 544,5 pundu
  3. Miren Artetxe : 538 pundu
  4. Maddalen Arzallus : 525,5 pundu
  5. Odei Barroso : 507,5 pundu
  6. Ekhi Erramundegi : 503,5 pundu
  7. Karlos Aizpurua : 490 pundu
  8. Xumai Murua : 466 pundu

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)