Kontabilitatearen eta elkarteen kudeaketaren inguruko formakuntza
Elkarteak laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak, kontabilitatearen eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatzen dute ekainaren 16an Uztaritzen. Izenak ekainaren 8a aitzin eman behar dira.

Euskal kultura elkarteak sostengatu nahian, Euskal kultur erakundeak - Pirinio Atlantikoetako DLA tokiko laguntza dispositiboaren partaidetzarekin - formakuntza bereziak antolatzen ditu urririk, bakoitzaren eguneroko beharrei ihardesteko gisan.
Ondoko saioa kontabilitatearen eta elkarteen kudeaketaren ingurukoa izanen da, 2012ko ekainaren 16an, 9:00etatik 17:00etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan.
Egitaraua : Kontabilitatearen eta elkarteen kudeaketaren oinarriak
Helburuak :
- Zer kontabilitate mota aplikatu ?
- Zertarako emaitza kontua eta egoera balantzea egin ? Nola egin horien sinpleki idazteko ?
- Zeintzu dira nire partaideen eskakizunak ?
- Zer dira nire aktibitatean balia ditzakedan tresna sinpleak ?
Parte hartzea urririk izanen da eta izenak 2012ko ekainaren 8a aitzin eman behar dira.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)