Euskal Herria Zuzenean 2012
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 17. edizioa 2012ko ekainaren 29tik uztailaren 1era iraganen da Heletan. Hiru egunez eta hiru gauez, euskal artista andana bat zuzenean arituko dira ospe handiko nazioarteko kantari eta musikariekin batera.

Badu orain lau urte Euskal Herria Zuzenean festibala Xiberoa utzi eta Baxe-Nafarroara itzuli dela. Edizio berri honentzat, antolatzaileek biziki egitarau interesgarria prestatu dute talde gazteak eta ospetsuak nahasiz.
Aurten preziatzen ahalko diren nazioarteko taldeen artean, Public Enemy, Sepultura, Gojira, The Bloody Beetroots, The Abyssinians, Bebe edo Raggasonic. Euskal Herriko taldeak ere hor izanen dira, hala nola Islaia, Anai Arrebak, Matxura, 2ZIO, Esne Beltza, Lisabö, Sutagar edota Begiz-Begi. Baina Euskal Herriko jaialdi zaharrena musikaren inguruko hitzordu bat baino gehiago da. Filmak ikusteko aukera eskaintzen du (Bost Litro, Debekatua), antzezlanak (Stereo, King Kong neska, Xentimorik Gabe) bai eta dantza ikusgarriak ere (Sos Dance, Dantzaz, Kukai...).
Xehetasunak:
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)