Hemen zaude: Hasiera Albisteak 15. Antzerki Astea Urruñan

15. Antzerki Astea Urruñan

2016/06/06

2016ko ekainaren 6tik 10era, euskarazko antzerkiaren 15. astea iraganen da Urruñan. Euskal Haziak-ek antolaturik, ikastetxe katoliko elebidunetako 340 aktore baino gehiago arituko dira Itsas Mendi gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Euskal Haziak - Irakaskuntza Katoliko Elebidunak besteak beste Urruñako, Baionako, Senpereko, Donibane Lohizuneko, Hazparneko, Ortzaizeko eta Zuraideko eskoletako haurrak gomitatu ditu euskarazko antzezlan bat eskaini dezaten aste horren barnean.

Hona hemen 15. Antzerki Astearen egitaraua.

Xehetasunak