Euskal kultura sarean !

2005/04/30

Euskal kultur erakundearen webgune berria sarean da. Bidaia baten egitera gomitatzen zaitu euskal kultura egiten eta bizi dutenen bidez...

Euskal kultura sarean !

Hona hiru urteko lanaren emaitza... Gure webgunearen edukina eta grafismoa birmoldatuak izan dira, euskal kulturaz nahi duzun guzia jakiteko.

Kultura hau biziarazten duten elkarte eta artistekin egina izan da. Datu-base oso bat eta bereziki ezagutze toki bat izan nahi du. Milaka urteko kultura bizi baten ezagutza, atzokoan oinarritzen dena eta geroari itzulia dena...

Euskal kultur erakundeak kultura alor eta arte mota guziak kontutan hartu nahi izan ditu. Bestalde, webgune hau aberastuko du gertakarien eta gogoaren arabera. Nahi luke egiazko atari bat izan dadin, jakiteko gogoa ematen duen leiho bat...

Bidaia on beraz !

Jakin gehiago

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)