Euskaraz irakurtu

2005/08/27

Euskararen erabilera sustatzeko xedearekin, Euskal kultur erakundeak lau hitzordu proposatzen ditu idazle eta irakurleen artean. Hauetarik lehena 2005eko irailaren 22an, ostegunez, iraganen da Hazparnen.

Euskaraz irakurtu

Euskararen erabilera bultzatu, liburu on batek ekartzen duen irakurtzeko plazerra sortuz, hona besteak beste Euskal kultur erakundeak eta bereziki euskararen zerbitzuak finkatu helburuak. Topaketa haueri esker, historiaz bestalde, publikoari esplikatua zaio eleberri baten abiatzea, idazketaren gora-beherak eta literatura sorkuntzaren bidea. Entzuleek edozein galdera egin dezakete, zuzenki eta lasaiki parean dituzten idazleeri. Idazleek aldiz irakurlei beren liburua preziarazteko gako guziak emanen dituzte.

Lau hitzordu izanen dira :

  • irailaren 22a, Hazparnen, elgar zentroan, 20:30etan : Aurelia Arkotxak Ternuara buruz abiatu euskal arrantzaleen kondairetan oinarritzen den bere Septentrio liburua aurkeztuko du. Eneko Bidegain bere bigarren eleberriaz mintzatuko zaigu : Mahatsaren begia.
  • irailaren 24a, Miarritzen, Mediatekan, 15:00etan : Itxaro Bordak bere azken eleberria Zeruetako erresuma aurkeztuko du eta Eneko Bidegainek berea (Mahatsaren begia).
  • urriaren 8a, Amikuzeko Mediatekan, 15:00etan : Euskal kultur erakundeak eta Liburuak elkarteak Itxaro Borda Amikuztar idazlea gonbidatzen dute bere bi obren aurkeztera
  • urriaren 15a, Kanboko Mediatekan, 11:00etan : Gatuzain Baionako argitaletxearen aurkezpena eta bereziki plazaratu dituen bi liburu :

Mito hurbilak - Euskal mitologia jendeen bizitzan, Anuntxi Aranarena

Népal - L'autre sentier de l'Himalaya : Antton Paulus Basurco-ren lehen liburua (frantsesez idatzia bainan euskaraz aurkeztua mediatekan).

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)