Maskaraden garaia Xiberuan

2006/01/04

Urtarrila eta apirila bitartean Xiberuan zehar ibiliko diren maskaraden aurtengo antolatzaileak Urdiñarbeko gazteak ditugu. Eta pertsonaia nagusia Hartza...

Maskaraden garaia Xiberuan

Iñauterien garaia aitzina doa eta urtero bezala, maskaradak eginen dira Xiberuan.

Antolatzaile gazteek suharki bizi dute dantzatua eta antzeztua den iñauteri mota hori.

Aurten, Urdiñarbekoen aldi da astero errito honen biziaraztea, neguminean eta udaberriaren atarian.

Badira asteak zuzenean ematen dituzten dantzak, kantuak eta hitzak ikasten ari dituztela.

Aurten, protagonista nagusia Hartza izanen da. Usaian maskaradetan gutti agertzen bada ere, halako keinu berezia egin nahi ukan diote Pirinioetako aktualitateari...

Ohituraren arabera, Urdiñarbeko gazteek beren itzulia etxean hasiko dute, 2006ko urtarrilaren 8an, igandearekin.

  • 9:00 : barrikadak
  • 15:00 : maskaradak

Ondoko hitzorduak :

  • Urtarrilaren 15ean, Garindainen
  • Urtarrilaren 22an, Alozen
  • Urtarrilaren 29an, Gotainen
  • Otsailaren 5ean, Gameren
  • Otsailaren 12an, Pagolan
  • Otsailaren 18an, Maulen
  • Otsailaren 19an, Mitikilen
  • Otsailaren 26an, Atharratzen
  • Martxoaren 5ean, Altzürükün
  • Martxoaren 12an, Larrainen
  • Martxoaren 19an, Muskildin
  • Martxoaren 26an, Arrokiagan
  • Apirilaren 2an, Idauzen
  • Apirilaren 9an, Hokinhegin
  • Apirilaren 16an, Barkoxen
  • Apirilaren 23an, Altzain
  • Apirilaren 30ean, Eskiulan

Xehetasun gehiago

  • Badatoz Maskaradak ! (Dantzan.com atarian agertu artikulua
  • "Sü Azia elkartearen maskaradei buruzko liburuxka":/kultura/antzerkigintza/maskaradak (telekargatzeko)
  • "2006ko urtarrilaren 8ko Urdiñarbeko maskaradaren argazkiak":/album/kultura/antzerkia/maskaradak_urdinarbe_2006
  • "Sü Azia elkartea":/kultura/antzerkigintza/extra/partaideak/su_azia

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)