Maskaraden garaia Xiberoan
Maskaraden garaia hurbiltzen ari da Xiberoan. Hamar bat emanaldi izanen dira lurraldean zehar. Lehena, otsailaren 3an iraganen da Maulen, maskarada sortu den herrian, hain zuzen. Aurtengo sorkuntzak ohidura eta berrikuntzak nahasiko ditu.
Ohidura eta berrikuntzak
Mauleko pastoralaren ondotik, herritarrek "Urrats Berriak" elkartea sortzea deliberatu zuten lanean jarraitzeko asmoz. Hortik sortu da maskarada egiteko ideia.
Geroztik 30 bat xiberotar gaztek astero errepikak egiten dituzte, tradizioa errespetatzen duen baina berrikuntza batzu ekarriko dituen maskaradaren lantzeko. Hala nola, usaiako pertsonaiak agertuko dira, ohiko dantzak ere bai, baina berrikuntza bezala adibidez, neska batzuk jokatuko dute Xorrotxen papera.
Martine Bordaxarrek dantzak erakatsi ditu eta bere senarra Jean-ek kantuak eta melodiak sortu ditu.
10 emanaldi Xiberoan zehar
Hona otsailaren 3tik apirilaren 21era, maskaradak zeharkatuko dituen herrien zerrenda :
- Otsailaren 3an Maulen
- Otsailaren 11n Atarratzen
- Otsailaren 18an Garindainen
- Otsailaren 25ean Ainharben
- Martxoaren 4an Gamere
- Martxoaren 11n Barkoxen (konfirmatzekoa)
- Martxoaren 18an Altzürükü
- Martxoaren 25ean Arrokiagan
- Apirilaren 1ean Urdiñarben
- Apirilaren 8an Hokinhegin
- Apirilaren 15ean Larrainen
- Apirilaren 21ean Maulegainen
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)