Xiru festibalaren 18.edizioa Xiberoan

2007/03/25

Xiru festibala martxoaren 30etik apirilaren 1era ospatuko da. Olerkiak, kantuak, eztabaidak izanen dira arte mota ezberdinak eta sorkuntza garaikidea nahasten dituen Xiberoko jaialdiaren 18. edizio honetan. Aurten, lurrarekiko harremana izanen du gai nagusitzat.

Xiru festibalaren 18.edizioa Xiberoan

Norena da lurra ? "Hemen ez da lur anitz, bat baizik", dio erran berriak. Baina norena da ? Erosten duenarena, lantzen duenarena, urte guzian hortan bizi denarena ? Lurra badugu, ala lurrak bagaitu ?

Hona Gotaineko Xiru festibalak egiten digun galdera.

Xirun ikusten ahalko diren zonbait artista hainbat ikusgarri, erakusketa eta hitzalditan:

  • Ohorezko gomita : Vagabontu taldea (Errumaniako tzigano-rom fanfarea)
  • Alfred Spirli eta Geraldine Keller (Perkusio eta botza - Lyon - Alsazia)
  • Xavier Pinon (argazkilaria - Parise)
  • Christian Vieussens
  • Karidadeko Benta(Jon Maia bertsulariarekin)
  • Suak taldea (Piroteknia)
  • Guanes Etchegaray (eskultorea)
  • Oiherkoren trajeriaren txaranga
  • Amaren Alabak (kantarisak)
  • Ainarak taldea (kantarisak)
  • Oilarrak taldea (kantariak)
  • Mixel Arotze (kantaria)

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)