Euskal kultura gazteek asmatua eta obratua
Euskal kultur erakundeak bere urte anitzetako "Hogei'ta" kultur egitaraua plazaratu berria du. Datozen hilabeteetan gazteek eraman egitasmo artistiko berritzaileak gehiago lagundu nahi ditu ekintza labela horren bitartez.

Euskal kulturaren alde bermatzen den Euskal kultur erakundeak hogei urte ospatu ditu 2010ean. Datozen hiru urteetan, gazteek eraman egitasmo artistiko eta kultural berritzaileak gehiago lagundu nahi ditu. Hori da "Hogei'ta" ekintza labelaren oinarria (ikus "Hogei'ta" hitzaren erranahia).
Programa honen egitaraua ez da alor artistiko bakar batera mugatzen bainan naturalki sortzaile gazteek maite dituzten adierazpideak lehenesten ditu, besteak beste teknologia berrien bitartez.
"Hogei'ta" ekintza labelaren egutegia urte batzuz luzatuko da. Euskal kultur erakundearen ekimenez, ekintza desberdinak proposatuak izanen dira herri bat baino gehiagotan, besteak beste desmartxarekin bat egiten duten partaideei esker.
Dagoeneko bi ekintza bidean dira:
- Azkuen Fundazioarekin batera 2011ko apirilaren 8a arte antolatua den "Irudimena" testu eta irudi sormen lehiaketa.
- Sortzaile gazteei zuzendu deialdi artistikoa (argazkigintza, bideogintza, grafismoa), diruz lagundua (2011ko otsailaren 15etik apirilaren 30era).
Horri datxikola, EKE-k xedea dauka ere 2012/2013 urteetako, multimedia erakusketa kolektiboa baten eraikitzea, besteak beste deialdiaren barnean lagunduak diren sorkuntzak begibistan ezarriz. Sormenaren erakusleiho bat, artista gazteek egin animazio eta performantzen apainketa bat bezala izanen dena.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)