Dantzaren inguruko "Begirada Gurutzatuak"

2012/01/08

2012ko urtarrilaren 13tik 15era, dantzaren inguruko "Begirada Gurutzatuak" egunak iraganen dira Biarritzen. Malandain Ballet Biarritz-eko mugarik gabeko ikerketen Koreografia Laborategiak eta Bilboko Fundición aretoak antolaturiko hiru egun horietan, Natxo Montero eta Organik dantza konpainiak gomitatu dituzte.

Dantzaren inguruko "Begirada Gurutzatuak"

2007az geroz, eta Interreg IV A fondoen laguntzaz, Malandain Ballet Biarritz baletak eta Victoria Eugenia antzokiak dantzaren inguruko ekimenak antolatzen dituzte Biarritz eta Donostia artean. 2011n beren elkarlana ofiziala bilakatu zen Biarritzeko eta Donostiako Herriko Etxeekin izenpeturiko helburu hitzarmenarekin eta Ballet T deitu Europako lehen mugaz gaineko koreografia zentroaren sortzearekin. Honen helburua Biarritzetik haratago joatea da eta koreografia artearen alde aritzea Euskal Herri guzia kontutan hartuz.

Bilboko Frantses Erakundearen ekimenez, elkarkidetza lan bat hasi da Bilboko Fundición aretoarekin. Lehen proiektua azken honek proposaturiko bi dantza konpainia aurkeztea izanen da : Natxo Montero eta Organik. Bi konpainia hauen inguruan, tailerrak, errepika publikoak eta ikusgarriak antolatuak izanen dira Biarritzen.

Euskal kultur erakundea partaide da.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)