Kultur eragileei zuzendu albistegi elektroniko berria
Euskal kultur erakundeak kultur eragileei zuzendu berriak eta albiste profesionalak zabalduko ditu hilabetean behin berripaper elektroniko baten bidez, emailez. Nahi duena harpidetzen ahal da dohainik den zerbitzu berri honi.

Gehien bat kultur elkarteei, artistei eta programatzaileei begira pentsatua izan den hedapen tresna honen bidez Euskal kultur erakundearen nahia kultur eragileen laguntzea da, baliagarri izaten ahal zaizkien informazioak (deialdi batzuen iragarpenak, formakuntzen batzuen aurkezpenak, baliabide interesgarriak...) haien esku jarriz.
Bere webgunearen berritzearekin batera euskal kulturaren inguruan dabiltzan eragileei dedikatua den "Kultur eragileak" atal berezia estreinatu du EKE-k berriki. Tresna eta baliabide desberdinak (artisten, elkarteen eta kulturguneen errepertorioa, sorkuntzen katalogoa...) biltzen dituen espazio honen edukiak haziz joanen dira ondoko hilabeteetan. Bertan atxematen den albiste hari profesionalaren oihartzuna izanen da ere berripaper elektroniko berria.
Hilabetean behin igorria izanen da, euskaraz eta frantsesez.
Edozoin pertsonak eskura lezake ondoko formularioa betez lehenik (euskarazko bertsioa eskuratzeko) eta ondotik emailez igorriak izanen zaizkion urratsak segituz.
Xehetasunak
- Kultur eragileen atala Euskal kultur erakundearen webgunean
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)