Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak
Etxepare Institutuaren deialdi honek jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea du helburu, besteak beste. Egitasmoak urriaren 1a eta 31 artean aurkezten ahalko dira.

Azpimarratzekoa da parte har dezaketela ere 2012an euskal idazleen testu literario laburrak (poemak, ipuin edo antzerki laburrak…) argitaratu dituzten aldizkariek, beren egoitza euskararen eremu geografikotik kanpo baldin bada.
Lanak 2013ko abenduaren 15a baino lehen argitaratu beharko dira.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)