Urepeleko artzainaren irudi arraroak

2012/11/06

Internetek ezusteko pollitak eskaintzen dizkigu artetan eta iraganeko irudi xahar eta ez hain ezagunak gure artera ekartzen. Adibide gisa dugu Fernando Aire "Xalbador" bertsulariaren bideo labur hori, 1966an filmatua Alduden eta azken egunotan zabaldu dena sarean.

Urepeleko artzainaren irudi arraroak
Xalbador (1966)

Xabier Euzkitze kazetari eta bertsulariak eman zuen bideo horren berri Twitteren azaro hastapenean. Bertan Xalbador ageri da bertsuka ari Aldudeko etxe batean, 1966an.

ORTF frantses kateak Alduderi buruz egin erreportai baten zatia dugu hau "Villes et Villages" izeneko emankizun-sailaren barnean sartzen zena (argibide horiek Mikel Erramouspé EKE-ko lehendakariak eman dizkigu, oroitzen baita filmatze horiek ikusirik bere herrian).

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)