2013ko Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak

2013/02/21

Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak 2013ko martxoaren 23an, larunbat goizeko 10:00etatik goiti iraganen dira, Ezpeletako herriko gelan. 2012. urteko bilana egiteko mementua izanen da baita ere EKE-ren araudi berrien onartzeko parada. Elkarte-kideak baita kultur eragile guziak gonbidatuak dira bilera garrantzitsu honetara.

2013ko Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak
2012ko biltzar nagusia (argazkia: Jakes Larre)

Solasgaiak :

  1. Ezpeletako Gracy FLORENCE andere auzapezaren ongi etorria bai eta ere Mikel ERRAMOUSPE erakundeburuarena
  2. 2012ko kultura ekintzen eta diru konduen aurkezpena
  3. Michel FAGOAGA, kontu ikustatzaile jaunaren txostena
  4. Konduen emaitzaren esleipena
  5. Elkarteen urtesariaren finkatzea
  6. Euskal kultur erakundeko administrazio kontseiluko elkarteen ordezkarien arraberritzea
  7. Bakoitzak lekarkeena.

Ezhohiko biltzar nagusia :

  • Euskal kultur erakundearen araudi berrien onarpena.

Bozkatua izan ondoren, ekintzen bilduma EKE-ren webgunean telekargatzen ahalko da.

Kokapena

Harremana

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)