"Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua" egitasmoaren inguruko informazio bilkura
Euskal kultur erakundeak informazio bilkura bat ant olatzen du maiatzaren 14ean, asteartez, 18:00etan Uztaritzen. Donostia 2016 Fundazioko Fernando Bernues eta Igor Otxoa bertan izanen dira Donostiako mugak aise gainditzen dituen egitasmo erakargarri horren aurkezteko.

Hiru urte eskas barru, Donostia Europako kultur hiriburua izanen da.
Alta, Donostia 2016 egitasmoa ez da bakarrik Donostiari mugatzen, ez eta urte horri ere. Proiektu-eramaileek Euskal Herri guziko kultura eragileak inplikatu nahi dituzte eta luzaroan, praktika berri batzu sustatu.
Egitasmo erakargarri hau eta dakartzan erronkak Iparraldeko eragileekin aipatzeko asmoz, informazio bilkura bat antolatzen dute Euskal kultur erakundeak eta Donostia 2016 Fundazioak, 2013ko maiatzaren 14ean, 18:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan.
Mintzatuko direnak:
- Fernando Bernues, Donostia 2016-ko Zuzendari artistikoa
- Igor Otxoa, Donostia 2016 fundazioko proiektu arduraduna
Bat-bateko itzulpena segurtatua izanen da (euskaratik frantsesera).
Bilera hortan parte hartu nahi dutenek haien presentzia baieztatu behar dute maiatzaren 13ko berantenik 05 59 93 25 25 zenbakira deituz sareko formularioa betez.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)