"Ederlezi" pastoralaren agerraldi berri bat Arrosan

2013/08/16

Lehenik Gotainen eta gero Zuraiden aurkeztua izan ondoren, agorrilaren 25ean, Ederlezi pastoralaren agerraldi berri bat preziatzen ahalko da, oraingoan Arrosan. Xiberotar pastorala hau 2013ko Xiru festibalean sortu zuten, Mixel Etxekopar-en zuzendaritzapean. Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazi zuen Bohémiens liburutik dator.

"Ederlezi" pastoralaren agerraldi berri bat Arrosan

Mikel Etxekoparrek 14 aktore gazte bildu ditu proiektu horren inguruan. Azpimarratzekoa da aktore gehienak Etxepare lizeoko ikasle ohiak direla. Artistek bi oren eterdiko ikuskizuna eskainiko digute, Tziganoek Euskal Herrian ukan duten historioa oroitaraziz. Egiazko gertakari batzuetatik abiatuz, ama batek bere zazpi alabekin 400 urteko historioa kondatuko digu, 17garren mendetik gaur arte, Euskal Herrian zehar, Gipuzkoatik Xiberoraino.

Emanaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da Arrosako plazan.

Xehetasunak


Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)