Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa Donostian

2013/04/20

Apirilaren 3tik 24ra, Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Holako taldearen emanaldia, Iparraldea nola ikusten dugun deitu mahain ingurua, kontzertu bat Xiberoko kantariekin eta Emak Bakia filmaren proiekzioa aipa daitezke.

Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa Donostian

Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan ! kultura zikloak ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutaraztea du xede.

Apirileko asteazken guziz hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira.

Hona egitaraua :

  • Apirilaren 3a, asteazkena: 19:30etan: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, erromeria moduko kantaldia Holako taldearekin
  • Apirilaren 10a, asteazkena: 19:30etan: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Iparraldea nola ikusten dugun...izeneko mahai-ingurua. Gonbitatuak: Maialen Lujanbio, Xabier Mendiguren Elizegi eta Mikel Markez. Galdezkatzailea: Franck Dolosor, telebistako kazetaria.
  • Apirilaren 17a, asteazkena: 19:00etan: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Zuberoa, kantuaren iturri beroa... jaialdia. Kantariak : Nadine Elgoyhen, Lucien Joa, Isabelle Jaury eta Kattalin Indaburu. Musikaria: Filipe Albor.
  • Apirilaren 24a, asteazkena: 19:30etan: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Oskar Alegriaren Emak Bakia filmaren proiekzioa.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)