Euskal kulturaren Iparraldeko agendaren sintesia
2012. urtean, www.eke.org atarian argitaratu diren 1028 gertakarien datetan oinarrituz, kultura agendaren sintesia bat egin du lehen aldikotz Euskal kultur erakundeak. Kategorien eta Iparraldeko lurraldeen arabera. Infografia batzuen bidez laburbilduak izan dira datu horiek, sarean eskuragarri den dokumentu batean.

Euskal kultur erakundeak www.eke.org atarian argitaratzen duen agenda erreferentzia bat bilakatu da Iparraldeko kultura aktualitatea egunez egun segitzen duten ororentzat.
Bestalde, bide batez, EKE, euskal kulturaren behatoki gisa, tresna horretaz baliatzen da ere ikerketa batzuen eramaiteko. Ildo horretatik dator agendan 2012. urtean sartu diren datuen sintesia.
Dokumentu horretan agertzen diren datuak eztabaida eta osa daitezke. Argi da ere azterketa eta interpretazio lan sakonago batek ederki osa lezakeela lehen hurbilpen hau. Halere, oraindanik erakaspen nagusi batzu agerian uzten ditu, lurralde honetako zonbait tendentzien berri emanez, batez ere gertakarien banaketa geografikoari begira.
Gehiago jakin
- "Euskal kulturaren agenda - 2012"
Euskal kultur erakundearen web-atariko agendan 2012an sartu diren datuen sintesia. Ipar Euskal Herria (Lapurdi, Baxenabarre, Zuberoa)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)