Kaperan A Kapela zikloak 10 urte

2013/05/27

Ekainaren 1ean, larunbatarekin, Kaperan  A Kapela kultura zikloaren 10. urteurrenaren kontzertu berezia iraganen da Hendaiako Abbadian. Bertan, Hiriarteko Orkestra,  Pier Pol Berzaitz eta Kantiruki entzuten ahalko dira. Emanaldia aitzin, jauregia bisitatzeko parada izanen da, Amets Arzallus-en bertsuak lagun.

Kaperan A Kapela zikloak 10 urte

Jadanik 10 urte Hendaiako Kultura Zerbitzuak eta Euskal kultur erakundeak Kaperan A Kapela zikloa antolatzen dutela. Urte guzi horietan, hainbat kantari eta musikari preziatu ahal izan dira Abbadia Jauregian.

Urtebetetze honen ospatzeko, ekitaldi berezia apailatu dute antolatzaileek : 18:00etan, Abbadiako jauregiaren bisita gidatua bertsutan proposatua izanen da, Amets Arzallusen parte hartzearekin (toki kopuru mugatua – izen ematea ezinbestekoa).

19:00etan aldiz, Abbadiako baratzean kontzertu handia prestatu dute René Zugaramurdik eraman Herriarteko Orkestra, Pier Pol Berzaitz eta Kantirukirekin.

Kontzerturako sartzea urririk izanen da, bisita gidatua aldiz, 7.90€tan.

Antolatzaileak : Euskal kultur erakundea, Hendaiako Hiria eta Hendaye Tourisme elkartea

Xehetasunak :

  • Izen emateak : 05 59 20 04 51
  • Hendaiako Kultura Zerbitzua (David Gallet) : 06 75 38 33 51
  • Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05 59 93 25 25

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)