Udako Euskal Unibertsitatea Baionan
2013ko uztailaren 10etik 12ra, Udako Euskal Unibertsitateak antolatu 41. Udako Ikastaroen barnean, hainbat modulo antolatuak izanen dira Baionan. Besteak beste, euskal mitologia, euskal haur literatura, euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena aipagai izanen dira hiru egun horietan. Izenak oraindanik eman daitezke.

Klaseak Baionako IUTn iraganen dira gai hauen inguruan :
- Coaching-erako sarrera
- Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen
- Euskal Mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura
- Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen
- Euskal emakumeak XX. Mendean : estrategiak, bizi-ereduak eta ekarpenak
- Elikadura burujabetza eta agroekologia (II): nekazaritza iraunkorrean sakontzen
- Euskal Haur Literaturaz zer dakigu ?
- Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena
- Ekintza kulturala baten ebaluaketa
Xehetasunak :
- Udako Euskal Unibertsitatea - Egitarau osoa
- Izen-ematea
- Tfnoa : +34 943 821 426 (Irati)
- UEU
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)