"Zure "Z" asma ezazu" deialdia

2013/04/26

Euskal Herria Zuzenean elkarteak argazki sorkuntza deialdi bat zabaltzen du sarean. Xedea,  EHZ kantuaren bideoklipa egitea da,  jendeek igorri argazkiekin. Horretarako, nahi duenak Euskal Herriaren irudikapena argazki batez isladatu beharko du, "Z" hizkia erabiliz.

"Zure "Z" asma ezazu" deialdia
Argazkia: EHZ

Adibidez : EHZuzenean, EHZoragarria, EHZapaldua, EHZangopilatua, etab.

Hitzak ez dira baitezpada agertu behar, irudiak hitzari alusioa naturalki egiten badio.

Zure "Z" asma ezazu deialdia, Euskal Herria Zuzenean-en Sorgin programaren baitan kokatzen da.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)