2013ko kulturaldia Baigorrin

2013/04/11

Apirilaren 13tik 28ra Basaizea elkarteak ekitaldiz beteriko kulturaldia antolatzen du Baigorrin eta inguruan. Besteak beste, kontzertuak, Bi arreba ikuskizuna eta Domingo Ibarburu antzezlana programatuak dira. Apirilaren 28an iraganen den ohiko Nafarroaren Eguna ahantzi gabe.

2013ko kulturaldia Baigorrin
Baigorriko ibarra (argazkia: Nadine Félix)

Urtero bezala, apirila kultura ekitaldiz betea izanen da Baigorri aldean. Aurtengo Kulturaldian antolatuak diren ekitaldien artean, Donostiako Skakeitan reggae-rock-ska taldearen kontzertua apirilaren 12an (Baigorriko Bixentainean), Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren Bi arreba ikuskizuna apirilaren 14ean (Ortzaizen), Pantzo Hirigarai-k idatzi Domingo Ibarburu antzezlana apirilaren 21ean (Biletxean), edota Startijenn eta Saioa taldeekin antolatu kantaldia apirilaren 27an (Baigorriko elizan).

Kulturaldiko unerik garrantzitsuena apirilaren 28an Baigorrin iraganen den Nafarroaren Eguna izanen da. Egun horretan berean, zernahi ekitaldi proposatuak izanen dira herriko bazter guzietan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)