31. Literatur Solasaldiak Baionan
Maiatz elkarteak antolatzen dituen Literatur Solasaldien 31. edizioa maiatzaren 12 eta 13an iraganen da Baionako Euskal Museoan. Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia aurkezteaz gain, hainbat liburu berri ezagutzeko parada izanen da. Mahain-inguruak izanen dira ere, hala nola Artea eta Literaturari buruzkoa. Euskal kultur erakundea partaide da.

Egitarau osoa
Asteartea, maiatzaren 12a
Aurkezpenak
- 18:30 : Maiatz 60 aldizkaria
- 18:45 : Joseba Aurkenerena : Kaskarin baten kontakizunak
- 19:00 : Gerla Haundia nola aipa gaiaren inguruan, Emilio Lopez Adanek kudeaturik.
- Patri Urkizuk bere liburua 1914-1918 lekukoak aurkeztuko du. Orduko bertsu eta kantak Lakak kantatuko ditu eta Menane Oxandabaratzek gutun batzu irakurriko ditu.
- Mahain inguru bat : idazleen artean Patri Urkizu, Eneko Bidegain.
Asteazkena maiatzaren 13a
Aurkezpenak
- 18:30 : Marikita Tanburin, Bi saiakera emazteen izenean
- 18:45 : Eric Dicharry, After Banksy
- 19:00 : Mahain ingurua : Artea eta literatura, Lucien Etxezaharretak kudeaturik Agurtzane Anduetza, Eric Dicharry, Ttittika Rekalt, Zigor, Josu Jimenez Maia.
- 20:30 : Poesi ikusgarria: Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrez, Zure hatsaren ez galtzeko.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)