2015eko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Donapaleun

2015/03/26

Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia apirilaren 18an iraganen da, larunbatez, goizeko 10:00etatik goiti, Donapaleuko "Saint-Louis" zinegelan. 2014. urteko bilana egiteko mementua izanen da baita ere 2015eko kultura egitasmoaren norabide nagusiak aipatzeko parada. Elkarte-kideak baita kultur eragile guziak gonbidatuak dira bilera garrantzitsu honetara.

2015eko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Donapaleun
Argazkia: 2014ko biltzar nagusia

Solasgaiak

  1. Ongi etorria eta Mikel ERRAMOUSPE erakundeburuaren hitza
  2. 2014eko kultura ekintzen eta diru konduen aurkezpena
  3. Michel FAGOAGA, kontu ikustatzaile jaunaren txostena
  4. Konduen emaitzaren esleipena
  5. Elkarteen urtesariaren finkatzea
  6. 2015eko kultura egitasmoaren norabide nagusiak
  7. Datorren Ipar Euskal Herriko Gobernantza eta euskal kultura
  8. Bakoitzak lekarkeena
  9. EKE-ren 25 urteak : hiru lehendakarien lekukotasunak.

Bozkatua izan ondoren, ekintzen bilduma EKE-ren webgunean telekargatzen ahalko da.

Kokapena

Harremana

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)