"Arteak eta euskal diaspora" erakusketa ibiltariarendako sorkuntza proiektuen deialdia

2015/07/22

Arteak eta euskal diaspora erakusketa ibiltaria Eusko Ikaskuntza Iparralde-­k etaEzmugak Irungo kultur proiektuak kudeatzeko plataformak antolatzen dute, Donostia 2016 Europako kultur hiriburua eta Akitania Euskadi Euroeskualdearen proiektu deialdiaren eremuan. Lehiaketa arte plastikoak, zizelkaritza, instalazioak, argazkigintza eta multimedia alorrei irekia da. Parte hartzeko eskaera 2015eko irailaren 30a arte izanen da irekia.

"Arteak eta euskal diaspora" erakusketa ibiltariarendako sorkuntza proiektuen deialdia
Argazkia : EKE

Alderdi sortzaileaz gain, nazioarteko mahai-­inguru batek eta film eta dokumental ziklo batek osatzen dute Arteak eta Euskal diaspora proiektua. Sorkuntza deialdi honen baitan proposatu artelanez osatu erakusketa, 2016ko otsailaren 25ean zabalduko da BaionakoEuskal Museoan eta apirilaren 10 arte izanen da ikusgai.

Ondotik, Donibane Garazin, Maulen, Gasteizen, Bilbon eta Donostian izanen da ikusgai. 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)