"Ikasleak hiztun, 2011ko Arrue proiektua" aipagai Erramun Baxok-en blogan
Erramun Baxok soziolinguista eta Euskal kultur erakundeko lehendakari ohiak idazten dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak www.eke.eus atarian aterpetua den bere blogan biltzen ditu. Oraingoan, Eusko Jaurlaritzak 2014ko abenduan argitaratu duen "Ikasleak hiztun, 2011ko Arrue proiektua" liburua aipatzen digu.

Arrue proiektua ikerketa bat da ikasleen hizkuntza jokamoldeaz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egina izan dena, lehen hezkuntzako 4. mailako (9-10 urte) eta Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 2. mailako (13-14 urte) 35.844 ikasleengan. Ipar Euskal Herrian lehen mailako CM1 eta kolegioko Hirugarrenekoen adinak dira.
Ikerketaren helburua zen 2011ko eskola giroko hizkuntza erabileraren diagnosia egitea. Erramun Baxok-ek Arrue proiektua hiru urratsetan aurkeztuko digu :
- Inkestako ikasleen ezaugarriak;
- Euskararen erabilera ikasle haueganik;
- Hizkuntzalari batzuren oharrak.
Hemen dugu hiru atal horietarik lehena, inkestako ikasleen ezaugarriei buruzkoa.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)