Eskola erritmoen erreformari buruzko informazio arratsa

2015/03/26

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak sentsibilisazio arrats bat antolatzen dute « Eskola erritmoen erreforma » gaiaren inguruan, apirilaren 13an, arratsaldeko 18:00etan Uztaritzen. Izena eman !

Eskola erritmoen erreformari buruzko informazio arratsa
Argazkia: Maddalen Dupuy - EKE

Euskal kultur erakundeak aurtengo lehen informazio gaualdia proposatzen die bere elkarte kideei eta orokorki euskal kultura eragileei. DLA tokiko laguntza dispositiboarekin partaidetzan.

2015eko apirilaren 13an, astelehen arratsean, 18:00etatik 20:00etara, Uztaritzeko "Lapurdi" gelan, Lota jauregiaren ondoan.

Parte hartzea urririk da baina ezinbestekoa da izena ematea. Gaualdia bereziki elkarte kide, artista eta tokiko elkargoetako langileei zuzendua da.

Gaia : Eskola erritmoen erreformaren oinarriak

Egitaraua / Aipatuko diren gaiak :

  • Eskola erritmo erreformari buruzko informazio orokorra,
  • Legeak zer dio ?
  • Erreformaren kuadroa,
  • Aktore desberdinak (partaidetzak, eragile eta animatzaileen arteko lotura),
  • Zer publiko mota ?

Formatzaileak 

  • DDCS erakundea (Direction Départementale de la Cohésion Sociale),
  • Hezkuntza Ministerioa

Taldean etor zaitezkete !

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)