Etiopikoak 2015

2015/04/14

Apirilaren 22tik 26ra, Ezkandrai elkarteak Etiopikoak festibalaren zazpigarren edizioa antolatzen du Baionan. Bost egunez, zernahi kontzertu, performantza, mintzaldi, ikusgarri edo erakusketa preziatzeko parada izanen da hiriko toki ezberdinetan. Omenaldi berezia egina izanen zaio Gabriel Aresti olerkari bizkaitarrari.

Etiopikoak 2015

Karia hortara, adibidez, antolatzaileek Arestiren urratsetan izeneko gaualdi berezia iragarri dute apirilaren 25eko, Baionako Antzokian.  Bertan, Ruper Ordorika & Mugalari arituko dira Beñat Achiary & Larrosa Salbaiak taldearekin batera. 

Festibalaren denboran, beste hitzordu anitz antolatuak izanen dira, hala nola zuhaitzaren gaiaren inguruan. 

Euskal kultur erakundea Etiopikoak festibalaren partaide da. 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)