"Euskal musika klasikoa" liburua frantsesez telekargatzeko aukera
Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" dibulgazio liburua bertsio numeriko hirueledun batean argitaratu dute, euskaraz, frantsesez eta inglesez.
Bosgarren aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Alabaina, 2013an, bilduma bereko beste hiru liburu eskuragarri jarri ziren euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, eta 2014an beste bat. Oier Araolazaren "Euskal dantza", Jon Eskisabelen "Euskal Kantagintza" , Joxean Fernández-en "Euskal zinema" eta Estibalitz Ezkerra-ren "XX. mendeko euskal literatura" dira Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara orain arte argitaratuak ziren dibulgazio lanak.
"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenen gana errexki heltzeko gisan pentsatua. Hamabi liburuz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).
Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera, besteak beste Euskal Herriko Unibertsitatean musikaren historia irakasten duen Karlos Sánchez Ekiza-ren jatorrizko testua.
"Euskal musika klasikoa" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal kultur erakundearen atarian ere.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)