"Euskaraz bizi nahi dut" film labur lehiaketa
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatu Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren gai nagusia euskaraz bizitzeko nahia da. Gai horren inguruan, parte-hartzaileek gehienik 15 minutuko argitaratu gabeko fikzioak, animazioak edo dokumentalak egin ditzakete. Sorkuntza hoberenak Donostiako Zinemaldiko egitarau ofizialean erakutsiak izanen dira. Lanak 2015eko abuztuaren 24a aitzin aurkeztu behar dira.

Euskaraz bizi nahi dut lehiaketaren helburua film laburren bidez euskaraz bizitzeko nahia irudikatzea da. Lehiaketa hau Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen da.
Laugarren edizio honetan ere Donostia Zinemaldiarekin indarrak batu eta, besteak beste, hamar laburrik onenak Zinemaldiko egitarau ofizialean erakutsiak izanen dira.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)