Gazte sorkuntza garaikidearen Itzal Aktiboa Saria 2015

2015/03/25

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, hirugarren aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria antolatzen du. Sari honen helburua, Euskal Herrian, Arte Garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea da. Izena emateko epea: 2015eko uztaila 15a.

Gazte sorkuntza garaikidearen Itzal Aktiboa Saria 2015

2000 euroko sari hau emanen zaio Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen 40 urtez peko artista bateri. Xedea da sariketa honekin euskal kulturak bereganatazea euskal sorkuntza garaikidea, hura garatzea eta zabaltzea. Lehiaketa arte espresio guziei idekia dago.

Hobeetsiak diren bost artista finalisten obrak agertuko dira, erakusketa kolektiboan, Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian 2015eko urrian. Sarituaren izena jakinaraziko da erakusketa honen karietara.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)