• Euskara
    Français Español English
Euskara
Français Español English
  1. Hasiera
  2. Albisteak
  3. 2015
  4. Inauteriak hobe ezagutzeko hitzorduak Donibane Lohizunen
Featured image
Fred Berruet
Internet egitasmoentzako itzultzailea & integratzailea
agenda@eke.eus

Inauteriak hobe ezagutzeko hitzorduak Donibane Lohizunen

2015/02/05
Featured image
Fred Berruet
agenda@eke.eus

2015/02/05

  • Inauteriak

Ihauteri eta Begiraleak elkarteekin batera, Donibane Lohizuneko Hiriak hainbat ospakizun proposatuko ditu Ihaute garaian (Sorgin Gaua, Hartza Eguna, …). Horren ondoan, Euskal kultur erakundeak hitzordu batzu antolatuko ditu Kultur Zerbitzuarekin batera Euskal Ihauterien ezagutzeko eta ulermen giltza batzuen emateko.

Inauteriak hobe ezagutzeko hitzorduak Donibane Lohizunen
Zubietako joaldunak - 2015 (argazkia: Eire Vila, Naiara Martin - Dantzan.eus - CC-BY)

Alde batetik, Euskal Ihauteriak erakusketa Ducontenia gelan aurkeztua izanen da 2015eko otsailaren 11tik martxoaren 8ra. Beñat Zintzo Garmendiaren erakusketa pedagogikoak 180 à 200 argazki elkartzen ditu. Euskal Herri osoko ihauterien ezagutzeko parada eskaintzen du, 10 gai berezien bidez. Erakusketa elebiduna da eta sartzea dohainik .

Bestalde, Beñat Zintzo Garmendiak berak mintzaldi bat emanen du otsailaren 8an, igandez, 11:00etan Portuko Erretegian, Euskal Ihauteriak gaiaren inguruan. Azken 20 urteetan zehar, Beñat Zintzo Garmendia Pirineoetako bi aldeetan ibili da Ihauteri ezberdinak lantzen. Aztertu, bilatu, analisatu eta argazkitan hartu egin ditu ikerleak. Mintzaldi horretan, ulermen gako batzu aurkeztuko dizkigu Euskal Ihauteriak eta beren erritoak hobe ezagutzeko. Ihauterietako pertsonaia famatuen ezagutzera eramanen gaitu hala nola Hartza, Lapurdiko kaskarotak, Kotilun Gorria, (arratsaldean itxura garaikideago batean atxemanen duguna). Euskal Ihauterien berezitasuna argitan ezartzeaz gain, Europako beste ihauteriekilako antzekotasunak aipatuko ditu ere.  Mintzaldia frantsesez izanen da eta sartzea dohainik.

Azkenik,  Bardozeko KSI taldeak Neo Kotilun ikusgarria proposatuko du otsailaren 8an, igandez, 14:00etatik goiti. Ibilaldi alaitua izanen da Donibaneko karriketan (abiatzea Louis XIV. plazan) eta 16:00etatik goiti emanaldi berezia. Kotilun Gorri, Lapurtar ihauteriko pertsonaia maskaduna, misterioz beterik egoten da ; magikoa dela erran dezakegu... erdi sorgina. Neo Kotilun emanaldiarekin, 7 Kotilun Gorri berri ikusiko ditugu, bakoitza bere ezaugarri eta nortasunarekin, musikak eta dantzak eramanik.

Xehetasunak

  • Donibane Lohizuneko inauterien programa osoa
  • Beñat Zintzo-Garmendia
  • KSI - Kultura Sorkuntza Ikerketa
  • Ihauteri elkartea
  • Begiraleak elkartea
  • Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) :  05.59.93.25.25
  • Donibane Lohizuneko hiria - Kultur zerbitzua : 05 59 51 61 71

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)

Gisa bereko berriak

Hartzaro 2015

Hartzaro 2015

Fred Berruet
Fred Berruet

2015/02/01

Euskal kultur erakundea
Lota Jauregia - 64480 Uztaritze
Tel: 0 (033)5 59 93 25 25

EUSKAL KULTURA ZABALDU

Orohar webgune honetan agertzen diren edukiei egile-eskubideak lotuak zaizkie (copyright). Halere, horrela adierazia denean, guhaurek sortu eduki batzuk kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitara ditzakezu, egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero. Izan ere ekoizten ditugun euskal kulturari buruzko edukiak ahalik eta gehien zabaltzea nahi dugu. Gehiago jakin

Segi gaitzazu

Gure newsletterari harpidetu!

  • Lege Oharra
  • Kontaktua