Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargo bakarra: euskal kulturarentzat zer leku?
Herrien arteko sindikatak eta Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargo bakarraren egitasmoaren inguruko informazio eta trukaketa bilkura bat antolatu dute azaroaren 2an, Uztaritzen. Instituzio horrek euskal kulturarentzat izanen lituzkeen ondorioak aipatuak izan dira. Sarean eskuragarri den dokumentu batek laburbiltzen ditu. Kultur eragile guziak gomitatuak dira beraien oharren helaraztera.

Lurraldeen antolaketa birmoldatuko duen legea uda honetan bozkatua izan da eta Prefetak gaurtik goiti, ipar Euskal Herriarentzat HELEP (herriarteko elkargoa) bakar bat proposatuz, herriarteko elkargoen kartaren berrikuste prozedura abiatzen du.
Herriko kontseiluak (urria eta azaroa artean), Prefetaren proposamenari beren iritzia ematea gomitatuak dira eta datorren udaberrian, behin betiko bozkatu beharko dute.
Gaur, ipar Euskal Herriaren neurriko herriarteko elkargo baten sortzea (eta ondorioz gure lurraldearentzat egitura publiko bat) aztertzen ari dira hautetsiak.
Herrien arteko sindikatak, instituzio horrek euskal kulturarentzat izanen lituzkeen ondorioak aztertu ditu Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Dokumentu batek biltzen ditu:
-
"Euskararen eta euskal kulturaren politikak Euskal Herriko Gobernantza berriari begira"
Euskal kultura (PDF)
Gogoeta kultur eragileekin partekatu nahi lukete Herrien arteko sindikatak eta EKE-k, beraien oharrak bilduz, eztabaida publikoaren elikatzeko.
Horretarako norberak bere ekarpenak/iritziak helaraz ditzake mezu bat idatziz EKE-ko Mailys Iriart-i.
Gehiago jakin
- Mailys Iriart - Euskal kultur erakundea - 05 59 93 25 25
- "Euskararen eta euskal kulturaren politikak Euskal Herriko Gobernantza berriari begira"
Euskal kultura (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)