Xiru 2015
2015ko martxoaren 27, 28 eta 29an, Abotia elkarteak Xiru festibalaren edizio berri bat antolatuko du Ospitalepean eta Gotaine-Irabarnen. Preziatzen ahalko diren sorkuntza eta kontzertu guzien artetik, Txorieri ikusgarria estreinatua izanen da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.
Hainbat artistek parte hartuko dute xoriei eskaini ikusgarri honetan : François Rossé-k (pianoa, konposizioa - Alsazia), Et Incarnatus taldeak (soka taldea - Gipuzkoako Tolosa), Migel Zeberio orkestra zuzendariak, Mixel Etxekopar-ek (txirula, kantua, txanbela - Gotaine) eta René Martinez ipuin kontalariak.
Ikusgarria martxoaren 28an, larunbatez aurkeztua izanen da Gotainen, arratseko 21:00etatik goiti.
Xehetasunak
- Xiru 2015 - Egitarau osoa
- Tfnoa : 05 59 28 32 16
- Irakur ere "Ez naiz kontzienteki sartu artearen mundura" - Mixel Etxekopar
- Abotia elkartea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)