XXIII. argazkiaren biltzarra Donibane Garazin
XXIII. argazkiaren biltzarra irailan zehar iraganen da Donibane Garazin, pilotaren gaiaren inguruan. Igorriak izan diren argazkien artean, Argian eta Aftelae elkarte antolatzaileek 50 bat argazki hautatu dituzte. Apezpikuen Presondegira erakusketa ikustera joanen diren bisitariek bozkatzen ahalko dute Publikoaren Sariarendako. Epaimahaiaren sari ematea irailaren 27an iraganen da, 12:00etan, Donibane Garaziko Herriko Etxean. Beste animazio batzu antolatuak dira ere.

Adibidez, irail guzian zehar, beste erakusketa batzu izanen dira, hala nola Kepa Etchandy eta Daniel Velez-ena, Herriko Etxean erakutsia izanen dena. Bestalde, irailaren 6an, III. argazki ibilaldia antolatua izanen da eta irailaren 5ean Pierre Sabalo historialariak mintzaldi bat eskainiko du pilotaren historiaz.
Aipatzekoa da ere, irailaren 19 eta 20an, argazki erakusketen bisita gidatuak antolatuko direla, Ondarearen Egunen karietara.
XXIII. argazkiaren biltzarraren saria eta aurtengo argazki ibilaldiarena irailaren 27an emanak izanen dira, 12:00etan, Donibane Garaziko Herriko Etxean.
Xehetasunak
- Tfnoa : 06 07 49 83 09
- Lehiaketaren xehetasunak : www.argia-photo.com
- Argian elkartea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)