"Amama" filmaren aurkezpenak Nafarroa Beherean eta Xiberuan
Euskal kultur erakundearen sostenguarekin, Baionako Atalante zinegelak Asier Altuna-ren Amama filmaren banaketa antolatzen du ipar Euskal Herrian. Karia hortara, urtarrilan lehen aurre-estreinaldi batzu antolatuak izan dira Lapurdin, egilearen presentziarekin. Otsail honetan aldiz, egileak beste hiru aurkezpenetan parte hartuko du, oraingoan Nafarroa Beherean eta Xiberuan.

Asier Altuna zinegilearekilako ondoko aurre-estreinaldiak otsailaren 1ean iraganen dira Donapaleun, otsailaren 2an Maulen eta otsailaren 3an Donibane Garazin.
Bestalde, aipatzekoa da ere filma ipar Euskal Herriko 10 zinema aretotan ikusgai dagoela.
Familiarteko istorio bat. Baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, burasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Tomas eta Amaia, aita eta alaba, bizia ulertzeko eta biziari aurre egite bi modu dira, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isila, amama.
- Asier Altuna-ren fikzioa (2015)
- Iraupena : 103'
- Euskaraz, frantseseko azpitituluekin.
- Ekoizlea : Txintxua films
- Aktoreak : Kandido Uranga, Manu Uranga, Klara Badiola, Iraia Elias, Nagore Aranburu, Ander Lipus, Amparo Badiola.
Xehetasunak
- L'Atalante : 05 59 55 76 63
- Amama filma - Aurkezpena (pdf)
- Amama filma - Prentsa txostena (pdf)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)