"Esperantza" ikusgarriaren aurkezpena Bunuzen
"Esperantza, zuhaitzen itzala maite duen itsasontzia" kultura anitzeko sorkuntza artistikoa, euskaraz (agorrilaren 28an) eta frantsesez (agorrilaren 26 eta 27an) emana izanen da Bunuzen antolatuak diren Inxausetako Topaketen karietara. Artista andana bat bilduko dira Koldo Amestoy kontalariaren, Asisko Urmeneta marrazkilariaren eta Jean Luc Berho Supastera elkarteko lehendakariaren artean idatzia izan den ixtorio honen inguruan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Hamaika alderditako obran uztartzen dira kontalariaren artea, zeinean ele zehatzei esker alimaleko paisaia eta irudimen emankorra irekitzen baitigu, jestuaren sentiberatasuna eta mugimenduaren bidezko emozioa, grafistaren jestu libre eta zehatza eta musikarien arima indartsu eta sotila.
Lehenik, Esperantzak jarraitzen duen talde ero baten kontakizuna da, itsasontzi ttipi laño bat, sudur luzea eta jostakina da, Amandrea oihaneko jainkosa buruargi eta bizitorearen eta Begiko bere gida eta polotuaren konpainian, arbolen itzalen hatzari jarraiki zaie. Gizakiari hurbiltzeko Munduko zehar bideetan gaindiko ibilaldia da, beren bizitzeko moldeak behatzeko, beren borroka eta guduka ttipien azpimarratzeko, beraiekin gogoetatzeko eta beraien proiektuetan laguntzeko...
Historia hau Koldo Amestoy kontalariaren, Asisko Urmeneta marrazkilariaren eta Jean Luc Berho Supastera elkartearen lehendakariaren artean idatzia izan da.
Hortik jalgi da Elkar argitaletxearen (Baiona) eta Supastera elkartearen (Intxauseta-Bunuze) artean argitaratu den liburua, testuak ele biz eta Asiskoren irudiak lagun.
Parte hartzaileak
- Koldo Amestoy : narratzailea, kontalaria
- Jean Christian Irigoyen : orkestra zuzendaria
- Asisko Urmeneta : marrazkilaria
- Eneko Saralegi : aizkolaria
- Ronnie Lynn Patterson : pianista
- Christine Martineau : biolonista
- Mohamed Boudjalal : musikaria, kantaria
- Gabriela Barrenechea : kantaria
- Benat Achiary : musikaria, kantaria
- Julen Achiary : musikaria, kantaria
- Jojo Bordagarai : kantaria
- Trio Kantiruki : kantariak
- Eneka Bordato Riano : dantzaria
- Bunustar Xoriak : dantza konpainia
- Michel Foucher : taula zuzendaria
- Pantxo Camboulives : soinua
- Laurent Ascarain : argiztapena
- Sandra Michaut eta Julie Bardeau : apainketa
Xehetasunak
- Hiru emanaldiak 21:00etan programatuak dira
- Sartzea : 15 € (10 € 15 urte arte)
- www.facebook.com/esperantzalebateauquiaimelombredesarbres
- Inxausetako Topaketen egitarau osoa eta "Esperantza" sorkuntzaren aurkezpen zehatza (pdf)
- Supaztera elkartea : 05 59 37 81 49
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)