Herri Uzta 2016
2016ko urriaren 6tik 9ra, Herri Soinu elkarteak Herri Uzta festibalaren edizio berri bat antolatuko du Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Lau egunez, mintzaldi, ikusgarri, kontzertu eta animazio andana batez gozatzeko parada izanen da Uztaritzen, Kanbon, Arrangoitzen eta Ezpeletan. Euskal kultur erakundea partaide da.
Aurtengo programazioan, azpimarratzekoa da Philippe Oyhamburu-k mintzaldi bat eskainiko duela Uztaritzen Euskal dantza taldearen baletizazioa gaiaren inguruan.
Halaber, musikaldi bat iraganen da Uztaritzen, Irri Ixtorio Gaua Kanbon, Soka Eguna Ezpeletan eta Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen.
Xehetasunak
- Tfnoa : 06 51 12 11 49 (Filipe) / 06 52 12 48 23 (Uhaina) - herri.soinu@laposte.net
- Herri Uzta 2016 - Egitarau osoa (pdf)
- Herri Soinu
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)