"Jean Pitrau" pastorala Atharratze-Sorholuzen
2016ko uztailaren 24an eta abuztuaren 7an, Pier-Paul Berzaitz-ek idatzi "Jean Pitrau" pastorala emana izanen da Atharratze-Sorholuzen. Atharratze Jauregia elkarteak antolatu ikusgarriak Jean Pitrau Atharraztar laborari eta sindikalistaren bizia aipatuko du. Euskal kultur erakundea partaide da.
!["Jean Pitrau" pastorala Atharratze-Sorholuzen "Jean Pitrau" pastorala Atharratze-Sorholuzen](https://www.eke.eus/eu/albisteak/2016/jean-pitrau-pastorala-atharratze-sorholuzen/@@images/c7b341a5-9892-4e9b-927b-86f0bb2c397f.png)
1997ko «Atharratze Jauregia» pastorala eman ondoan (Xarles Lüküzen istoria famatüaren aipatzez), aurten ere Atharratzeko seme baten istoria date kontatürik … eta zer semea !! Bortüko laborantxaren defendatzailea, sindikalista, kristia, jente ümilen süstengazailea, Atharratzeko herriko etxean hautetsia : Jean Pitrau (1929-1975) Arrañeko ispiritü ezinago zabaleko laboraria zen. Egünoroztako Jean Pitrauren erronka hau zen : hiritar eta herritaren arteko harreman orekatüen ükeitez, bakoitxaren errespetüan, gure üngüramenaren zaintzea. Ordü harietako güdükak (bortüko laborantxa,herrien hüstea, bortü ibarren bizitzearen defendatzea, kontsumitzea, jendartea…), 40 urte berantago zertan dira ? Ez dira horik oro egünko ber arrenkürak ?
Egitaraua
- 10:00etan : meza, pastoraleko aktoreekin
- 11:00etan : karrika ingurua eta tzintzarrada
- 12:00etan : bazkaria
- 15:30etan: Pastoralaren emanaldia
- 20:00etan : jateko eta edateko
Xehetasunak
- Jean Pitrau pastorala (pdf)
- Atharratze jauregia elkartea
- Tfnoa : 05 59 28 51 28
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)