V. Xilaba Bertsulari Xapelketa martxan

2016/10/01

Xilaba Bertsulari Xapelketaren 5. edizioa 2016ko irailaren 24an hasiko da Donibane Lohizunen. Ondotik, hainbat saio izanen dira Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarren, azaroaren 12an Baionan jokatuko den finala aitzin. Aurten gainera, omenaldi berezia eginen zaio Mattin Treku zenari. Euskal kultur erakundea partaide da.

V. Xilaba Bertsulari Xapelketa martxan

Mattin Treku zenak 100 urte ospatuko zituen aurten. Karia hortara, aurtengo Xilabak aheztar bertsulari zenaren puntu famatu bat ukanen du lematzat : "Xahar batentzat hamabortz gazte/ heldu direla ondotik".  

Denetan, hamabost bertsularik parte hartuko dute beraz, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketan.

Xapelketa irailaren 24an hasiko da Donibane Lohizunen eta ondotik bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatuko dira, Baionan iraganen den azaroaren 12ko finala aitzin.

Bertsulariak : Aitor Servier, Amets Arzallus, Battitt Crouspeyre, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina, Xumai Murua

Gai egile eta emaileak : Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maiana Irigoien, Pantxika Solorzano, Bixente Hirigarai, Amaia Kastorene, Pettan Prebende eta Xan Alkhat

Epaileak : Eneko Bidegain, Joakin Arregi, Beñat Soulé, Erik Etxart, Lierni Elorza, Iban Thicoipe, Abel Zabala eta Zuhaitz Olazabal

Saioak 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)