Sustrai Colina xapeldun Xilaba bertsulari xapelketan

2016/11/12

2016ko azaroaren 12an, Xiberu, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu xapelketaren finala iragan da Baionako Lauga salan. Sei bertsulari lehiatu dira bosgarren edizio honetako xapelaren janzteko. Sustrai Colina atera da garaile eta Odei Barrosok eraman du kantaera ederrenaren "Txato" saria.

Sustrai Colina xapeldun Xilaba bertsulari xapelketan
Panpili Trekuk jantzi dio xapela Sustrai Colinari (argazkia: Jakes Larre - EKE)

Xiberu, Lapurdi eta Baxenabarreko Xilaba bertsulari xapelketaren V. edizioa 2016ko irailaren 24an hasi zen. Denetan 15 bertsularik parte hartu dute Donibane Lohizunen, Muskildin, Baigorrin, Izturitzen, Aiziritzen eta Larresoron iragan diren kanporaketa eta finalerdietan.

Baionako finala - Sailkapena

  1. Sustrai Colina: 1008.00
  2. Amets Arzallus: 998.00
  3. Maddalen Arzallus: 581.00
  4. Odei Barroso: 576.50
  5. Miren Artetxe: 571.00
  6. Xumai Murua: 537.50

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)