Bertsuak Herri Urratsen alde
2017ko urtarrilaren 28an, Herri Urratsen aldeko bertsu saio berezi bat antolatua da Baionan. Bertan, azkeneko Euskal Herriko Bertsulari Txapelketako zortzi finalistek parte hartuko dute. Hitzordua 18:00etan emana da herriko antzokian.

Hirugarren urtez jarraian, Euskal Herriko bertsulari hoberenak Baionan bilduko dira, Seaskaren ekimenez.
Hauek dira lehiatuko diren bertsulariak : Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.
Joana Itzaina arituko da gai-jartzaile lanetan.
Sartzea 10 eusko / eurotan finkatua da.
Xehetasunak
- Seaska : 05 59 52 49 24
- Herri Urrats 2017
- Erreserbazioak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)